2011/05/30

Agur OLAXKA TALDEA, agur!

AMETS EDERRAK AHITZEN DIRA
ESNATZEN ZARENEAN!!!!

Zure ondoan lotan jarraitu nahiko nuke!!!!
Lastima! 


2011/05/17

NOR NAIZ NI?

GAUR ERE EDERRAK ESAN DIZKIDAZU!

Bidean barrena nindoalarik banekien gure enkontruan nolakoa izango zen; "¡Qué guapa estás!"-ekin hasiko zinen eta zure besarkada... Buaf!!!!
Gero bazkariaren aitzakitan nire-gure liburua oparituko nizun, eta zuk, beti egiten didazun bezela, urrearen ondokoa naizela erakutsi nahiko zenidan...

Ikusten? Horrelaxe izan da. Beste inork ez dizkit esaten zuk adierazten, erakusten, transmititzen eta ESATEN dizkidazun guztiak.
Zer eta nire fana zarela, nire poesiak Goierri osoari erakutsi dizkiozula, izugarria naizela... Zer ez didazu esan!

Baina, benetan, NOR NAIZ NI?

Etxekoen artean "animadora sociocultural". (¡Y ya te vale!)
Eskolan euskarako irakasle " petrala" eta tutora eta Hipi-a eta Oriokoa eta....
Lagunen artean, zein lagun? Ba al dut, bada, lagunik?
Beti lagun berriak bilatzen!
LagunaK=
1.-Lehendabiziko haiek ahaztu eta beste kuadrilaren bila abiatu nintzen garai batean.
2.-Gero bigarrenak ere ez nahikoa eta unibertsitatean topatu nuen/nituen pare bat. Haietako bakarrarekin izan nuen harreman mundiala, baina urteak aurrera, bakoitzak bere bidea eta....
3.-Kuadrilaren zantzua galdu eta lantokikoekin ere ezin harreman handirik egin, orain hilabete bat, orain aste bat, horrela ezin da adiskideetasunik lortu!!!
4.-Hala ere badut, interneten bidez garatu dudan adiskidetasun anitza: Nire euskaltzain pertsonala, Nafarroarekin lotu nauena, poesiaren mundua ireki didana eta, eta uste dut ez dagoela besterik. Ez, internetez "betiko mezutxo horiek" bidaltzen dizkidazuenak ez zarete sartzen zerrenda honetan.

Gero, ezin geldirik egon eta Tolosara, gor-mutuen hizkuntza ezagutzera. Eta han, zurrunbilo baten antzera azaldu zinen zu, nire NEREA!!!!! Behin baino gehiagotan esan izan dizut, zu ezagutu zintudan eguna ez dut sekula ahaztuko. Han etorri zinen pasarako guztiak zure haize-zarta bortitzaz astinduaz eta ene!!!!

Beste inork ez dizkit esaten zuk adierazten, erakusten, transmititzen eta ESATEN dizkidazun guztiak.

Agian,erdiak ere gezurra izango dira!
Akaso ez nituzke sinetsi behar!
Nork daki! Beti bezala haizeak eramango ditu zure hitz guztiak...

Udazkeneko orbela banintz bezala  bizi naiz.
Edonork zanpa dezakeena naiz
Edozeinek erre eta bide bazterrera bota dezakeen horixe naiz.


Baina hor zaude zu!
Eta elkartzen garen bakoitzean erakusten didazu udazken garratzeneko orbelarekin egin daitekeen guztia:
1.- Begira zure barnean dituzu ortzadarraren kolore guztiak. Horiekin collage bat egingo dugu.
2.- Gero collage hori nire Amezketako lagunari erakutsiko diot eta hainbeste gustatuko zaionez San Felicisimotik bueltan Guggenheimeko zuzendariari aurkeztu eta bertan erakusketa bat antolatuko dugu.
3.- Ondoren...

EH! Lasai, ordubiak eta erdiak dira eta lanera bueltatu behar dugu!
Akabo, printzesa Mari Errauskine izatera pasa da eta beste aldi luze batean ez du izango lilura horretan bizitzerik.

Egunerokora bueltatu da:
1.- Zer moduz galdera egingo du eta agian "ondo" xume bat entzungo du.
2.- Gero superwomana dela erakutsi beharko du eta errepasatzen lagunduko dio batari, besteari irakurtzeko esan eta...
3.-Afaria prestatu, bai "oso ondo" telefonoz...
4.-Akuaerobik
5.-Afaldu
6.-"Gaur ere ez dut ikasi" eta ohera.
7.-Goizean, "indarberrituta" 1.--etik hasiko da eta egunerokora bueltatuko da...




Ikusten? Beste inork ez dizkit esaten zuk adierazten, erakusten, transmititzen eta ESATEN dizkidazun guztiak...

2011/05/16

HEMERETZI URTE!

HEMERETZI URTE BAIEZKOA ELKARRI  EMAN GENIONETIK!

"Bai, bai nahi det" esan zenidala
hemeretzi urte pasa dira.
Oroitzen?
Orduan zeuk jarri zenituen
bertsolariak martxan
eta egun
zu zeu zara etxeko bertsolari-esatari ofiziala.

Maite zaitut ene laztana!

EGONGO EZ NAIZ BADA HARRO!!!!

20011ko maiatzaren 14a. Orioko balearen egunean.

Gaur ere zuei begira pasa dut, ez dakit zenbat denbora.

Konturatu naizenerako
hor zeundeten
zuen energia nireganaino helaraziz.
Eta gure begiek bat egin dutenean
muxu handi bat iritsi zait.

Lehenik ZU, zure bizar zahar-berri dotore horrekin
gero ZU gure txikia; hotzak zaude, baina lasai nik berotuko zaitut
eta azkenik ZU, ez horregatik azkena.

Hiru ZU =  ZU bakarra

Zuen begiradek adierazi didate
NITAZ HARRO ZAUDETELA
baita NI ERE ZUETAZ!!!!

Goiko talaia honetatik
zuek hor zaudetela ikustean...
zuei begira pasa dut, ez dakit zenbat denbora.

Maite zaituztet
eta beti maiteko
balearen pozaz
eta kantuen doinuz.

http://diariovasco.com/v/20110515/al-dia-local/ballena-vuelve-orio-20110515.html