Orion jaio nintzen (Gipuzkoa, 1967)
Txikitatik hasi nintzen bestelako errealitateak ere badirela amesten eta egun barne senak eraginda familia eta itsasoa ditut sarri nire olerkigintzaren giltzarri.
Orioko itsas-bazterra eta kresalaren usain sarkorra nire poesiaren doinu bihurtzen dira behin eta berriz.
Euskara dut ama-hizkuntza eta bera da nire barrenak askatzeko tresna izateaz gain egun ditudan ikasle etorri berriei irakasten saiatzen naizena.
Hau naiz ni hitz lautan…
No hay comentarios:
Publicar un comentario