Josu Jimenez-Maia ren hitzaldia
Sofokles greziarrak zionez, ''Espero ez den poza baino poza haundiagorik ez da ''
Poza handiz biltzen gara urtero hemen, Larraldean eta aurten ere espero izateko poza hartu dugu berriz ere lagun zaharrak ikustean, eta baita lagun berriak egitean ere. Egia da Hatsaren Egunaren karietara batzuk elkar ikusten dugula soilik urtean behin ; egia da ,bestalde , Hatsaren Egunean ezagututako lagun bat beste nonbait topatzean – Hatsaren poesiak emandako poza espero gabe berritua- ematen duela poza haundia. Are poza handiagoa ematen du lagun berriak egiteak,urterik urte Hatsaren poesiaren arrimora beti aurpegi berriren bat , hats berriren bat , gehitzen zaiolako taldeari.
Eta taldea diot, oso talde sui generis izanik ere, eta taldea bada batez ere Auxtinek egindako lan eskergarriari esker izan da, hori bai dela pozgarria, Auxtin Zamora izatea den bezalakoa, langile fina eta umila,euskaltzale suharra eta eskuzabala. Espero ez den poza baino poza handiagorik ez da zioen Sofokles zaharrak, eta egia bada eta gure azpilanaren oihartzunik heldu ez bazaio gure lagunari, espero ez duen opari xume bat eman nahi diogu Hatsaren buru , beso, bihotz eta giharra den Auxtin Zamorari.
Ainara Maiaren lekukotasuna
HATSAREN POESIA 18 urtez euritan nahiz ateri
gure eskerrik beroenak
nahi dizkizugu zuri,
Auxtin ageri
Gure irribarrerik zintzoenak
gaurko eguna argi dezagun maitasunez ia eri.
Oxtikenian hats hartu nuen lehenbizikoz,
poeta ilustre ta ezezagun artean gureasoekin joan nintzen 2001ean
eta Larradera lekutu ginen gero,
arnas sakon hartu ta elkarri hats ematen segitzeko,
oxtikenetik larraldera,
hats eman ta hartuz laketu gara
**************************
Eneritz Abruza-ren lekukotasuna
Non gure sormenaren arima
biluztuz Senpereko larreetan,
sentipenak hitz bilakatuz eta hitzak kantu .
***********************************
Juankar L.Mugartza-ren lekukotasuna
Gaua zelarik
argi bat ikusi genuen izar itzalien artean
itzalen atzean
poesiaren maitale ginenok
inork ere bere babesa ematen ez zigun umezurtz hauek
Eta argia erakutsi zigun agian ez
baina olerkariak
Euskal olerkariak ginela
berari esker
********************************************
Begoña Zestau-ren lekukotasuna
Umiltasunetik sakonenean, bizkorrenean ;
Ixiltasunetik adierazkorrenean,
gure esanak eta esanahiak apal-apal jaso,
eta, urtero-urtero , emozioen zirraraz gozatzeko bidea ireki zigun ;
Bere begien urdina eta irriparra bidelagun izanik .
****************************************************
Ima Zeztauen lekukotasuna
Txapela azpian
Mundua agerian
Auxtin du izena
Zamora abizena.
Biziaren ikuskera
Muga askoren gainera
******************
Josu Jimenez Maiaren lekukotasuna
Isiltasuna ez da sekula hutsa
ez hutsaren hurrengoa
ez hutsala .
Idatzi ez dudana
idatzi nahi dudana da..
Lan isiletik sortzen da Hatsa
norberaren hats, hitz bihurtua,
Auxtini esker , urteroko hitzordua
hutsik egin gabe.
Eta isil nadin,isiltasuna ez baita sekula hutsa
ez hutsaren hurrengoa
ez hutsala.
Marisa Arruabarrena-ren lekukotasuna
Amildegi ertzean nengoelarik
ezagutu nuen Auxtin
Eta orduan
iluntasun garratza
argi bihurtuz
eta mina
xamurtuz...
Ireki zizkidan Larraldeko
leiho eta ateak.
Eta orain
Eta orain
nola eskertu bere lana ?
Nola esan maite dugula ?
Ba dakigun modu bakarrean...
Aupa zu Auxtin !
************************
Tere Irastorzaren lekukotasuna
Norberarentzat bakarrik ez diren hitzak
denon hats bihurtzen dira.
Arnas hori poesiaren hasiera,
eta Agustin, zu hats emaile lehena
****************************
Agurtzane Anduetza-ren lekukotasuna
Irrintzi bat entzun da,
Mendi tontorrean.
Goazen olerkari danok,
Bertso baten atzean...
Mila esker Auxtin,
irrintzi eta olerkia
izateagatik..
***************
Juan Mari Apaolaza ren lekukotasuna
Urrutira begiratu, eta bertan arakatu
erlatibitateak bakoitzaren denbora luzatzen du
zuk poesian topatu duzu aurrera salto egiteko leku
konturatzerako, denbora asko irabazi arazi diguzu
Argazkia ulertzen duzu
argazki bakoitzak daramana idatziz askatzen duzu
gordetako denbora zatiak hitzez finkatzen dituzu
zuri esaten bai dizute, guri kontatu diezaguzuna
Poesiaz eta argazkiez lotzen gaituzu Hatsan
gustura hartzen dugu zure gonbita
jakin izan duzu nola eraiki
bestela galduko ziren gure kontuekin
Auxtin Zamorari omenaldia
************************
Leire Zabala-Telleriaren lekukotasuna
Mozkutik
Mila esker eta eskerrik hanitx
Auxtin Zamora-ri
Hatsa elkarteraren bidez euskaldunon artean,
euskara, poesia eta bizitza elkarbanatzen laguntzea gatik ,
bai Euskal Herrian bai atzerrian.
*********************************************
Joanmari Irigoienen lekukotasuna
Milesker zuri, Auxtin,
Hatsaren hats,
eta milesker zure inguruan dabilen jende horri,
jende xaloa eta apala,
jende sanoa,
lan isilari esker
Poesiaren Eguna
urtean behin
posible egiten duena,
urtean behin
Lurra Zeru bihurtzen
laguntzen diguna…
baita Zerua Lur ere, hainbatetan,
zeren poesia Lurra den eta Zerua den,
irria eta haserrea,
errealitate magikoa eta errealitate gordina,
matxura existentziala eta jainkozko miraria,
denbora eta desdenbora:
gora Auxtin Zamora!
Altzan, 2016ko urtarrilaren 16an
No hay comentarios:
Publicar un comentario