2011/09/21

Sorginkerian galdu Karkaran

Olatz Zugastik abesti berria zintzilikatu du sarean


2011/09/15
Julen Alonso, Intza Unanue eta Iker Urdangarin izan ditu alboan kanta egiterakoan
Sorginkerian galdu kantua egin eta grabatzearen ideia Olatz Zugastirena izan bada ere, ahotsa Olaxka taldeko partaide izandako Intza Unanuerena izan da. Olatzek esan digunez, azken ikasturtean Olaxka taldearentzat egin nuen kantua da hau, eta orain artean beti grabatu izan dugu egindako lana, oraingoan ez zen egin, taldea bertan behera geratu delako, eta orduan udan Intza Unanueri eskatu nion graba zezan eta berak sartu ditu entzuten diren ahots guztiak, bakarlariarena eta koroenak.
Kantuaren doinua herrikoia da izatez, baina Olatzek berak konponketa batzuk egin dizkio hitzak gehitzeaz gain. Neska gazte bat San Juan gauaz, urteko gaurik laburrenaz, gozatzeko ari da prestatzen istorioan, ametsak bere buruan… aipatu du Olatzek hitzein inguruan. Ez dut inongo diskotan sartu, etxean musika grabatu, irudi batzuk jarri, Goiuri Unanueren laguntzaz eta zintzilikatzea pentsatu dugu.

Julen Alonsok eta Iker Urdangarinek jo dituzte abestiko instrumentu bakarrak. Jarraitzeko asmorik ez badu ere, mesedez eskatu nion eskusoinua sar zezan Juleni, beti bezala plazer izan da hauekin lan egitea eta azkenik Iker Urdangarek ijito-kaxa sartu du. Horretaz gain programazioekin osatuta dago kantua, teklatuak eta oinarri erritimiko bat erabilita.

Irudiak bideoko protagonistaren, Intza Unanueren, etxean daude grabatuta orokorrean. Goiuri eta Marisaren lana eskertzekoa izan da, orain artean egin ditugun diskoetan bezala gaineratu du Olatz Zugastik.
Bideoak 260 inguru bisita izan ditu zintzilikaturik daramatzan bi egunetan. Honatx ikusteko aukera:

2011/09/04

Interneten nabigatzen ari naizela
gure maiorazgoak idatziriko ohar eder-eder bat aurkitu dut...

2011/09/03

Kulturik gabeko hizkuntzak


Kulturik gabeko hizkuntzak esanahi handirik gabeko hitzak ematen dizkigu,
arimarik gabeko hitzak, 
benetako zentzurik gabeak.