2012/01/27

AURTEN KONTXA IRABAZTEKO MODUAN!!!!!


 


Kontxa irabaziko dugu

Ekaitzik handiaren aurrean ere
txikienetik hasi eta
zaharrenera
denok batera
arraunari tira.


Nahiz proela
hala hankeko,
nahiz patroi
hala mutil
arraunari eman
behin eta berriz..

Tripulazio honen
tankateko galantekin
dantzan ibili behar
     toletak
 estropuak
brankak
eta
arraunak.

Itsasoaren zurrunbiloa
Kresalaren usaina
ez da ez  bat ere erraza izan
tira egitea.

Irlaraino iristea
izugarria izan da
hala ere
lehengo txanpari aurrea hartu,
bigarrena ere
gainditu.


Puntetarako bidean
erritmoa behar dugu moteldu
ziaboga ondo ematea
da gure helburu


Adi;
arraunkada sakona
laister
ziabogarako prest.

Patroiak oihuka
Ziup-ziup
sartu barruraino,
eman.
Ziup-ziup
xuabe, baina sakon
eman.
Ziup-ziup
erritmo bizia
eman
eutsi
xuabe
sakon

Patroiak oihuka
Adi;
arraunkada sakona
baliza bertan da
ababorrak tinko
istriborrak eutsi

Patroiak oihuka
Adi;
arraunkada sakona
itxi-itxian
puntakoaren lana
patroiak eraman.

Patroiak oihuka
baliza kanpotik
guazen.

Itsasoaren zurrunbiloa
Kresalaren usain sarkorra

Ziup-ziup
erritmo bizia
eman
eutsi
xuabe
sakon

Adi;
arraunkada sakona
eman,
baliza atzean,
lortu dugu.

Ababorrak eta
istriborrak ,
denak
patroiari
so egin.

….

Irlarako bidean
haizea aldeko dugu.
Patroiak oihuka:
Hau irabazia dugu.
Olatua gainean,
harrapatu beharra zion!

Tira, eman
Eman.
Eutsi.
Bat, bi,
bat,bi.
Eman.
….
Lortu dinagu
Lortu diagu.

Gure etxean
nahiz Donostian,
beti bezala,
denok
elkarrekin.

Txikienetik hasi eta
zaharrenera
bat eginda
betiko lez
eta
nola ez

KONTXA, BEHINGOZ,
GUREA DUGU!!

2012/01/16

Urtzen doaz enarak


Pedro Mari Otaño Ameriketara zihoalarik Jeronimo Elizegik, bere adiskideak hala esan omen zion:
“gogoratzen naiz nola joan ziñan
negarrez urtzen Pasaitik...”

Urtzen doaz enarak
urtzen hegaka
eguzkiaren bila
ekaitza ez dute maite

Urtzen doaz enarak
urtzen,
urruntzen hegaka
maitearen  bila
non ote?

Urtzen doaz enarak
urtzen

itsaso bilakatzen.

2012/01/03

Irailaren 9an topatu nuen mezuari erantzuna aurkitu diot. BEHINGOZ!!!!

SOY TU MAMÁ; TE CANSARÉ, ME ENFADARÉ CONTIGO, GRITARÉ COMO LA LOCA DEL MANICOMIO, TE LLAMARÉ LA ATENCIÓN, TE REPETIRÉ MIL VECES LAS COSAS, SERÉ TU PEOR PESADILLA Y TE SEGUIRÉ CUANDO SEA NECESARIO, Y SABES PORQUE? POR QUE TE QUIERO. CUANDO TÚ PUEDAS COMPRENDER ESTO, SABRÉ QUE YA ERES RESPONSABLE.........¡¡¡ NUNCA!!!!! ENCONTRARÁS A ALGUIEN QUE TE QUIERA, QUE SE PREOCUPE Y A QUIEN LE IMPORTES MÁS QUE A MI, SIN NINGÚN INTERÉS SOLO EL AMOR MATERNAL."PORQUE TU TRIUNFO SERÁ EL MIO" .


 SI ERES MAMÁ Y QUIERES A TUS HIJOS MÁS QUE A TU VIDA DIVÚLGALO