2012/04/24

ARGILUNA ( Julen Alonso, Intza Unanue eta Goiuri Unanue) )




http://www.youtube.com/watch?v=D6hpKKkzDNY

Musika: Julen Alonso
Letra: Goiuri Unanue
Ahotsa: Intza Unanue

ARGI-ILUN 

Zuria beltz uste nuen
Argi-ilunez
Zu kuttuna
Argia eman zidana

                                       Ahantzi dut laztana
                                        Gaur argi izan dena
                                        Ahantzi dut laztana
                                       Hemen izana

                                           Artatse ilunabar
                                           Zuk aise esan zenidan
                                            Muxutxoa orain ez
                                               Baina kuxian 

http://www.pdftoword.com

PDF-n idatzi ahal izateko.

2012/04/15

MINA DUT




Mina dut.
Gerra madarikatuak
min ematen dit.

Umea ere
negarrez ari da.
Amaren magala
ez du aurkitzen,
ezin du aurkitu.

Mina dut.
Arnasarik ez.
Amaren altzo gozoa
desagertu zait.

Nire ingurua
odola eta negarra.

Mina dut

2012/04/07

Nire "beste amatxoren " hitzak

Oso ongi Oriyo. Hi beti tinko eta zutik, hau da gure neska.
Mirensten haunat benetan, neka ezina haiz. Besarkada sutsu bat.

2012/04/02

Hatsaren poesia 2012

Larraldera hurbildu ginenok, bihotzetik eskerrak ematen dizkizugu Auxtin!


 Hatsa elkartearentzat,

2012/04/01

Atarrabian "Amets egin dut" irakurriz

Olerkarien egunean


Martxoaren 31an


"Amets egin dut" irakurriz

HATSAREN POESIA OLERKI BILDUMA 2012

Eta bada munduan
oraino
gure hizkuntza euskara
ezagutzen ez duenik!

Entzun, ikusi eta bizitutakoak sorturiko burutazioa

OROITZAPEN ANALOGIKOAK


  itsasotik ateratako gatzarekin lotura nuen,
ez dakit ziur zerk lotzen ninduen,
baina kresala nigan sumatzen nuen
eta orduan...

Marisa Arruabarrena


Eta gaur sare bat ari naiz josten,
Haizeak esandako hitzak eraman ez ditzazun.

 Goiuri Unanue


Errenazimenduko printzesss polita,
EZ ZAUDE BAKARRIK!!!
Ez al nauzu usaintzen?
Ni hemen kolorez jantzita
Ta garraxika zure ondean
Ta zuri nire eskutxo txiki ta umila eskaini nahian

Nerea Herrarte