Nire ustez
zu ez zara gardena,
nire uste apalean
zu ez zara ikustezina
nire aburuz
zu ez zara, inola ere, zehargia.
Beraz, nolatan ez zaitut ikusten?
Kartoizko betaurrekoak ote ditut?
Zuri begira nago, baina ez didazu jaramonik egiten!
2010/11/30
2010/11/29
2010/11/23
AMILDEGIAREN ERTZEAN
Amildegiaren ertzean zudenean |
Amildegiaren ertzean zaudenean
oroitu zaitez etxekoez.
Amildegiaren ertzera iristean
begira ezazu atzera.
Ikusten?
Bada beste errealitate bat,
bai, bada.
Eta ondo begiratzen baduzu
gainera,
zure herria non dagoen ikusi ahalko duzu.
Ez, ez gara hain desberdinak,
nik ere izan nuen zure adinean une-garai kaxkar bat
Baina barraren puntara iritsi eta atzera begiratzean...
maite ninduten guztiak ikusi nituen niri begira!
Eta amildegiaren ertzean nengoela pentsatzen nuen une hartantxe
itsasoaren magalak besarkatu ninduen
eta
kresalaren usain sarkorrari esker
zenbat maitatuko zintudan jakin nuen.
Bai, zure mina neurea da,
zure ezinegonak ito egiten nau
zure haserreak bihotza kuzkurtzen dit
eta konturatzen naizenerako
kaletik zehar banoa, ni neu bakarrik
hankak arrastaka eta burua guztiz galduta...
Baina orduan,
garai batean bezala
barraren puntaraino iritsi naizela konturatu naiz
eta
itsasoaren kresalak gogorarazi dit
ZENBAT MAITE ZAITUDAN!
Itzul zaitez nigana nire pittina
zuri esker jakin nuen zer den ama izatea
zuri esker jakin nuen zer den ama izatea
eta orain
ama izateaz disfrutatu nahi dut.
ama izateaz disfrutatu nahi dut.
Baina horretarako zu nire alboan
BEHAR ZAITUT!
2010/11/19
EUSKADI IRRATIAn Olatz Zugasti
http://www.eitb.com/multimedia/audios/2010/11/19/379814/OLATZ-ZUGASTI_20101119_141106.mp3
EUSKADI
EUSKADI
2010/11/17
Gau hotzenean ere. Olatz Zugasti
"http://www.eitb.com/bideoak/kultura/eitb-kultura/osoa/542793/eitb-kultura-olatz-zugasti"
Euskal Kantu Txapelketa
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/11/15/ocio-y-cultura/cultura/la-14-edicion-de-euskal-kantu-txapelketa-ya-tiene-a-sus-finalistas
2010/11/08
POESIA NOLA IRAKURRI
Poesia
nola irakurtzen da?
Galdetu didazu.
Ederra galdera!
Zein ote erantzuna?
Nik ez dakit
kosmosari
galaxiari eta
anarkismoari buruz.
Ezer.
Besteek horietaz idazten dute…
Nik ez dakit
hitz horien guztien esanahia.
Ezjakin bat baino ez naizela,
besterik ez dakit.
Eta poesia
nola irakurtzen den
galdetzen didazu?
Zer erantzun?
Begira;
nik, idatzi,
barne indarraren eraginez
idazten dut;
sarri, negarrez.
Gero, trantzetik irtetean
ordenagailuaren pantailari so egin
eta
nor da honen guztiaren egilea?
Zein doinu, erritmo edo musika du honek?
Ene!
Ezjakin hutsa naizela,
besterik ez dakit.
Zure galdera bera
egiten diot nik neure buruari;
nola irakurtzen da, bada?
Begira;
Poesia ez dela irakurtzen
esango nizuke.
Poesia
bizitu egin behar da
sentitu
sufritu
gozatu
Eta nahi baduzu,
… biok elkarrekin!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)