2011/03/29

Preso en tu presencia

CENTRO DE ESTUDIO POÉTICOS-etik karta igorri didate. " su poema ha sido seleccionado para su publicación, por su perspectiva única y su visión artística. Creemos que añadirá importancia y atractivo a esta edición." esan didate.
Egoari hegoak hazi zaizkio... Nire printzessssak, hala esango luke, ezta?
Maiatzaren 1 baino lehen erantzun behar...
Zer esango diet?

2011/03/18

NIK ERE MAITE ZAITUT LAZTANA!!!!!!

Betikotasunean murgildurik...
Zuek gal zaitzaketedala pentsatze hutsak... 

Malkoak begietan, berriz ere!!!

Tristura nireganatu da!!!!

Gaur maite nauzula esan didazu
zure ahots goxoak
hunkitu nau.
Gutxitan esaten dizkiogu elkarri horrelakoak
eta zein zoriontsu egin nauzun!!!!

Nik ere maite zaitut laztana!
Amatxo.

2011/03/11

Xabier Lete poesia saria. Apirilak 5

http://www4.gipuzkoa.net/corporac/gnet/actNoticia.asp?c=299&p=ciu&i=e

Bertsulari esatari

Airosaren gainean pausaturik ikusten zaitut.
Zer, zu ere airoso al zabiltza?
Bertsulari  esatari
oraingoan pentsalari?
Orioko talaian
iparraldekoari  so?
Bertsulari esatari
beti  bezain  euskalari?
Airosaren  ondoan isilik ikusten zaitut .

Andoaingo etorkinak
euskaltzale bihurturik
dituzu iaztik.
Leitzarango Institutuan
egunonak
abestuz ematen dira
ordutik.

Nola esaten da?
Zein doinu du horrek?

Nik ere,
     handitzean
           horixe egin nahi dut:     abestu; zer ez badakit ere!
                                                   ligatu; inguratzen zaizkidan guztiekin!
                                                   Lanerako jaiki beharrik ez eta
                gainera eskolara joan
                                                      notaren beldurrik gabe!

Nola esaten da?
Zein doinu du horrek?

Gure amonak esaten du
bere ketxueraz
ez dela munduan
 ez gizonik
 ez erregerik
ni baino hobeto bizi denik.

Baina nire amonak ez ditu
Airosaren gainean pausatzen direnak
ezagutzen.
Zer, zu ere nekaturik al zabiltza?
esaten dit egunero.
Nire biloba alper hori
oraingoan pentsalari?

Ez, amona,
ni
bertsulari esatari
             eta  euskalari.

Eta agian, egunen batean
Airosaren  gainean
Titanic-en gisan
Gu biok banatzen gaituen itsasoaren nagusi.

2011/03/06

ITSASKIRRIA

"Ea guk ere olatuak nabigatzen ikasten dugun"
esan zidan aurrekoan nire printzessssak.

Atzoko itsaskirria pasa  ondoren,
barealdia  nagusitu da nire barrenean.
Zu nire ondoan zauden bitartean
"Olatua" nabigatzen jarraituko dut.
Duela hamazazpi urte egin genuen gisan.