2011/03/11

Bertsulari esatari

Airosaren gainean pausaturik ikusten zaitut.
Zer, zu ere airoso al zabiltza?
Bertsulari  esatari
oraingoan pentsalari?
Orioko talaian
iparraldekoari  so?
Bertsulari esatari
beti  bezain  euskalari?
Airosaren  ondoan isilik ikusten zaitut .

Andoaingo etorkinak
euskaltzale bihurturik
dituzu iaztik.
Leitzarango Institutuan
egunonak
abestuz ematen dira
ordutik.

Nola esaten da?
Zein doinu du horrek?

Nik ere,
     handitzean
           horixe egin nahi dut:     abestu; zer ez badakit ere!
                                                   ligatu; inguratzen zaizkidan guztiekin!
                                                   Lanerako jaiki beharrik ez eta
                gainera eskolara joan
                                                      notaren beldurrik gabe!

Nola esaten da?
Zein doinu du horrek?

Gure amonak esaten du
bere ketxueraz
ez dela munduan
 ez gizonik
 ez erregerik
ni baino hobeto bizi denik.

Baina nire amonak ez ditu
Airosaren gainean pausatzen direnak
ezagutzen.
Zer, zu ere nekaturik al zabiltza?
esaten dit egunero.
Nire biloba alper hori
oraingoan pentsalari?

Ez, amona,
ni
bertsulari esatari
             eta  euskalari.

Eta agian, egunen batean
Airosaren  gainean
Titanic-en gisan
Gu biok banatzen gaituen itsasoaren nagusi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario