2010/12/22

LIZARRAKO BASAMORTUAN




Lizarrako basamortuko ur gazitan itota nago.
Arnasarik gabe.
Beroa, nekea, ezina.

Non zaude zu?

Ene! Hemen bazina,
 Jurramendiko magalean
maitatuko zintuzket, laztanduko, gozatuko!!!!

Hemen bazina,
astiro-astiro
lasai eta goxo
egingo nizuke zuk dakizun hori
zuri hainbeste gustatzen zaizun hori!

Ene! Hemen bazina,
irrintzika eta aieneka jardungo ginateke!

Baina ez zaude!

Eta gaur, zu gabe, Urbasa aurrean dudalarik
garai ederren zain egongo naiz.

2010/12/14

EMANGO DIZUT ESKATZEN DIDAZUN GUZTIA


Haize ero, haize zakar honek
eramanen ditu nire gogoak.

Minaren mentura
Ezinaren paradisu.

Haize zakar-bortitz
utz nazazu, behingoz   bakean!

Teilaturik gabeko etxea naiz
sugarrik gabeko supazterra
etsaien paradisu
Gaixoaren maitale.

Maite nazazu urrunago.
Har nazazu zure magalean,
 baina
hurrengo batean.

Egizu nirekin nahi duzuna, ez orain, ordea!

Argirik gabeko ipurtargia,
marrarik gabeko zebra
kantatzerik ere ezin duen txoritxoa naiz ni
zu gurean zaudenetik.

Zalantzak bor-borka,
Ezina,
gurean,
egunerokoa.


Zu gurean ez zaudenean
ez da munduan gizonik
erregerik
ez printzerik
ni baino hobeto denik!

Baina zertara etorri zara Haize Zakar?
Zer nahi duzu Haize Bortitz?

Nik
trukean
 emango dizut
eskatzen didazun guztia.

Baita nire bizitza ere!
Hartzazu eta eraman ahalik eta urrunenera,
baina
arren
egizu kabia beste nonbaiten!

2010/12/04

I BELIEVED IN MIRACLES

Bakarrik nago, nahi duzu nire ondora etorri?
Bakardadeak indartsuago egiten gaitu.
Aspaldi ez nintzen hain bakarrik sentitu, baina eskuen artetik ihes egiten didan area bezalaxe berreskuratzen hasia naiz.

2010/12/01

Uste baino lehen

Laster, orain ezinezkoa dela iruditzen bazaizu ere,
urrunean argia ikusiko duzu.

Agian ez da izango zuk nahi duzun koloretakoa,
eta ziurrenik ez du zuk nahi duzuna argiztatuko.

Ziurrenik,
beste altxor bat, beste eguzki errainu bat topatu duela ondorioztatuko duzu
eta amildegi ertzean ikusiko duzu zeure burua.

Baina badakizu
geurean
aldapa latzena atzean utzirik dugula
eta honek indarberritu baino ez zaituela egingo
eta orduan
tunelaren ahoan ez dagoela argirik ondorioztatuko duzu.

Zergatik, bada?
ZU ZEU ZARELAKO ARGIA.

Bai, garai batean,
aintzinean,
                                      tunel ilun
                                                   ainubetsu
                                                                 goibeltsu
eta zergatik ez,
                                                                           maltzurra zen hura,

hemendik oso gutxira, zuk uste duzuna baino lehenago,

kabi gozo
                ezti
                         argitsu
eta                                           dirdiratsua izango zarelako.

Maite zaitut.