2010/12/14

EMANGO DIZUT ESKATZEN DIDAZUN GUZTIA


Haize ero, haize zakar honek
eramanen ditu nire gogoak.

Minaren mentura
Ezinaren paradisu.

Haize zakar-bortitz
utz nazazu, behingoz   bakean!

Teilaturik gabeko etxea naiz
sugarrik gabeko supazterra
etsaien paradisu
Gaixoaren maitale.

Maite nazazu urrunago.
Har nazazu zure magalean,
 baina
hurrengo batean.

Egizu nirekin nahi duzuna, ez orain, ordea!

Argirik gabeko ipurtargia,
marrarik gabeko zebra
kantatzerik ere ezin duen txoritxoa naiz ni
zu gurean zaudenetik.

Zalantzak bor-borka,
Ezina,
gurean,
egunerokoa.


Zu gurean ez zaudenean
ez da munduan gizonik
erregerik
ez printzerik
ni baino hobeto denik!

Baina zertara etorri zara Haize Zakar?
Zer nahi duzu Haize Bortitz?

Nik
trukean
 emango dizut
eskatzen didazun guztia.

Baita nire bizitza ere!
Hartzazu eta eraman ahalik eta urrunenera,
baina
arren
egizu kabia beste nonbaiten!

1 comentario: