2010/12/01

Uste baino lehen

Laster, orain ezinezkoa dela iruditzen bazaizu ere,
urrunean argia ikusiko duzu.

Agian ez da izango zuk nahi duzun koloretakoa,
eta ziurrenik ez du zuk nahi duzuna argiztatuko.

Ziurrenik,
beste altxor bat, beste eguzki errainu bat topatu duela ondorioztatuko duzu
eta amildegi ertzean ikusiko duzu zeure burua.

Baina badakizu
geurean
aldapa latzena atzean utzirik dugula
eta honek indarberritu baino ez zaituela egingo
eta orduan
tunelaren ahoan ez dagoela argirik ondorioztatuko duzu.

Zergatik, bada?
ZU ZEU ZARELAKO ARGIA.

Bai, garai batean,
aintzinean,
                                      tunel ilun
                                                   ainubetsu
                                                                 goibeltsu
eta zergatik ez,
                                                                           maltzurra zen hura,

hemendik oso gutxira, zuk uste duzuna baino lehenago,

kabi gozo
                ezti
                         argitsu
eta                                           dirdiratsua izango zarelako.

Maite zaitut.

2 comentarios:

  1. eta tunelaren amaiearara iritsi nahi ez badut?

    ResponderEliminar
  2. Akaso orain ez! Baina lasai, etorriko da eguna, eta argia zuk zeuk egingo duzu!

    ResponderEliminar