2011/12/30

Maitemintzea!!!!

Behin maitemindu nintzen... eta horrelaxe jarraitzen dut. Urteak aurrera doaz eta gure artekoa ere aldatuz joan da. Baina gaur da eguna bere begirada berezi horren zain egoten naizena...
Ez, ez dut honetaz idazten... Agian hasi beharko nuke...
Bai polita da maitemintzea.

2011/12/24

mmmmmmmmmmmmmmm........

Utzi egin nahi nau
 eta alde egin
badijoala dakusat
baina nik ez dut nahi

Uzten banau..
uzten banau...

Hilko naiz
lehertuko naiz

2011/11/17

UDAZKEN KOLORETAN

Udazkenaren koloreak
oraindik ez dira agertu
Udazkenearen usaina
moila bazterrean izkutatu da

...

2011/11/08

2011/10/15

Errenazimenduko printzesssa




Lagun handiak ez dira sarri bilatzen. Horietako bat de nire Nere. Urtean bitan-hirutan elkartzen gara, ez gehiago. Telefonoz, ordea, sarriago... Eta nire ahotsa entzutearekin batera badaki zer gertatzen zaidan eta gainera beti, bai beti SOLUZIOA zein den erakusten dit. Matematikako ariketarik zailena edo Fisikako formularik aldrebesena bada ere hor dago bera mundu liriko-oniriko-fisiko-metafisiko honetako erantzuna non aurkitu dezakedan esanaz. Eta gainera nire alde artistikoaz ere harro dago!!!!

ZER GEHIAGO BEHAR DA LAGUNA IZATEKO??
Deus ez, berak maila guztiak gaindituak ditu.

KOLOREZ JAZTEN HASIA NAIZ!!!


Errenazimenduko printzesss polita
EZ ZAUDE BAKARRIK!!!
Ez al nauzu usaintzen?
Ni hemen kolorez jantzita
ta garraxika zure ondoan,
EZ ZAUDE BAKARRIK!!!

Errenazimenduko printzesss polita
, zure kreatibitateak duen beste aldea hori da,
gustoko ez duguna,
baina lotean dator...
Egon, egon lasai triste edo hutsik,
egon,
ez da ezer gertatuko,
atseden bat baino ez da, egon...
Ta zein zu baino hobe konpañia egiteko?
Zein zu baino hobea, goxogoa, babeslea?
Zein?
ta badakizu
hemen nago ni ere
kolorez jantzita
nire barruko grixak konpensatu nahian
ta zuri nire eskutxo txiki ta umila eskeini nahian.
Ez zaude bakarrik,
denak antzeko trenetan gabiltza
ta momentuko paisaiak Errusiako esteparioa dirudienez
jantzi kolorez azala behintzat.




AINARA MAIA,BIGPOET

2011ko uriiaren 8an  Gara egunkarian p055_f02.jpg
"Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2011"-ri erreferentzia eginez Ainara Maian hitzek hunkitu naute. Hemen  helbidea:
http://www.facebook.com/l.php?u=http%3A%2F%2Fxorinokantharia.wordpress.com%2F2011%2F10%2F08%2F2011ko-urriaren-8a-larunbata-gaur-garan-poesiaz-maiteminez-nauzu-hiri-honetan-negarrez


2011/10/10

BAKARRIK ETA INOR GABE

Urteak aurrera doaz
eta ni zahartzen hasia naiz.
Urteak aurrera doaz
eta gaztetasuna hegan ihesi doa.


Iadanik ez dut lehen nuen 
ez indarrik
                               ez kemenik
                                                      ezta adorerik ere. 

Zuk ederki dakizu hori!

Urteak aurrera
nekeak gora
ezinak nagusi
udazkena... present.

Udaberriko erokeriak
moila gaineko antxo-kajen zaratak
Eskabetxeriako tuboetako jolasak...
Denak, bai denak, negu hotzak estali ditu.
.
Zuk ederki dakizu hori!

Bide bazterrean
bakarrik eta inor gabe
dagoen
orbela  naiz
ORAIN.


2011/09/21

Sorginkerian galdu Karkaran

Olatz Zugastik abesti berria zintzilikatu du sarean


2011/09/15
Julen Alonso, Intza Unanue eta Iker Urdangarin izan ditu alboan kanta egiterakoan
Sorginkerian galdu kantua egin eta grabatzearen ideia Olatz Zugastirena izan bada ere, ahotsa Olaxka taldeko partaide izandako Intza Unanuerena izan da. Olatzek esan digunez, azken ikasturtean Olaxka taldearentzat egin nuen kantua da hau, eta orain artean beti grabatu izan dugu egindako lana, oraingoan ez zen egin, taldea bertan behera geratu delako, eta orduan udan Intza Unanueri eskatu nion graba zezan eta berak sartu ditu entzuten diren ahots guztiak, bakarlariarena eta koroenak.
Kantuaren doinua herrikoia da izatez, baina Olatzek berak konponketa batzuk egin dizkio hitzak gehitzeaz gain. Neska gazte bat San Juan gauaz, urteko gaurik laburrenaz, gozatzeko ari da prestatzen istorioan, ametsak bere buruan… aipatu du Olatzek hitzein inguruan. Ez dut inongo diskotan sartu, etxean musika grabatu, irudi batzuk jarri, Goiuri Unanueren laguntzaz eta zintzilikatzea pentsatu dugu.

Julen Alonsok eta Iker Urdangarinek jo dituzte abestiko instrumentu bakarrak. Jarraitzeko asmorik ez badu ere, mesedez eskatu nion eskusoinua sar zezan Juleni, beti bezala plazer izan da hauekin lan egitea eta azkenik Iker Urdangarek ijito-kaxa sartu du. Horretaz gain programazioekin osatuta dago kantua, teklatuak eta oinarri erritimiko bat erabilita.

Irudiak bideoko protagonistaren, Intza Unanueren, etxean daude grabatuta orokorrean. Goiuri eta Marisaren lana eskertzekoa izan da, orain artean egin ditugun diskoetan bezala gaineratu du Olatz Zugastik.
Bideoak 260 inguru bisita izan ditu zintzilikaturik daramatzan bi egunetan. Honatx ikusteko aukera:

2011/09/04

Interneten nabigatzen ari naizela
gure maiorazgoak idatziriko ohar eder-eder bat aurkitu dut...

2011/09/03

Kulturik gabeko hizkuntzak


Kulturik gabeko hizkuntzak esanahi handirik gabeko hitzak ematen dizkigu,
arimarik gabeko hitzak, 
benetako zentzurik gabeak.

2011/08/28

LOS CARACOLES NO SABEN QUE SON CARACOLES

                                                                             
75.or
"Tengo una buena edad y aunque no domine Internet, sé que nunca es tarde para descubrir quién eres"
88.or
"Si los niños están en el colegio, yo me siento liberada, pero cuando están en casa y no estoy con ellos tengo cargo de conciencia."
98.or
"Lloro porque me da miedo vivir sin volver a verla. Lloro porque no puedo soportar que María no esté."
 Eta nik zurekin egin dut negar!!!!!
138.or
"A mí jamás me ha dicho nada agradable de Luisma y, al parecer, a María tampoco le dijo nada particularmente bueno de Carlos. Lo dicho: esa manera tan especial que tiene mi madre de querer"
201.or
"Es un golpe a mi orgullo que mi hermana tenga que salvarme, y a su ego estar muerta para no verlo."
273.or
"Por fin la tengo entre mis brazos y puedo besar a mi hija. Abre los ojos y me mira mientras los míos se llenan de lágrimas. Me acerco a su oído para decirle con todo el amor que soy capaz de dar.
-¡Te quiero, María!


Aspaldi ez zitzaidan gertatu hainbeste engantxatzea liburu batekin! Pentsa, egun bakar batean irakurri dut. Berarekin farre egin dut, bai benetako algarak eginez. Berarekin negar egin dut, eta ez behin bakarrik! Bertako pertsonaiak bizi dituenak... nireak izan dira askotan.
Bide hau erabiliz Nuria Rocarengana iristea ez litzateke gaizki egongo... Baina zuk liburu hori esku artean izango bazenu hemendik gutxira... fijo-fijo eskertuko zenidakeela!!!
Ea bada nire ametsetakoren bat betetzen den!!!!


2011/08/01

AMETS EGIN DUT

Amets egin dut...

Lapurtutako haurra nintzen
Bilbon sortua
Barakaldon saldua
eta
Gipuzkoako Ume Alaiako adituek ziotenez
bigarren aldiz ere saldu ninduten.
Baina ez zekiten nora.

Orduan, kapitulu berri batean sartu naiz.

Jadanik ez nintzen lapurtutako haurra,
oraingoan itsasotik ateratako gatzarekin lotura nuen,
ez dakit ziur zerk lotzen ninduen,
baina kresala nigan somatzen nuen
eta orduan...

Orduan zu azaldu zara
itxuraz ez zinen zu
,baina barrenak esaten zidan... ZU ZINELA.

Eta laztandu egin nauzu
zenbat maite nauzun adieraziz.
Goxo-goxo hartu nauzu zure besoen artean
eta muxukatu belarrietan xuxurlatuz...

Amets egin dut 
 eta
esnatu naizenean
hor zeunden niri begira
eta
irrifar egin didazu.


Bai, kari,
nik ere 



2011/07/21

:(

7,84 izan edo 8,11... Hor dago aldea =   0,27
EN FIN!!!!!!!!!!!!!
BETI BEZALA!!!!!!!!!!!!!!!!

2011/06/30

GURE TXIKIA HANDIA EGIN DA

Gure txikia handia egin da
kabia utzi nahi du
hegan ihesi doa...

Badoa eta ez du atzera begiratzen

Badoa eta ez dit adiorik esan

Badoa eta... bueltatuko ote da?

Kabi goxoa egiten saiatu gara

hala irudituko al zaio berari?


Gure txikia handia egin da
kabia utzi nahi du
hegan ihesi doa...
  http://www.goear.com/listen/e5be41c/zuk-gora-naramazu-olaxka

Nuestra peque ha crecido
quiere dejar el nido
huye volando...

Se va y no mira atrás
Se va y no me ha dicho adiós
Se va... ¿Volverá?

Hemos intentado que nuestro nido fuera agradable
pero ella  ¿Cómo lo sentirá?


Nuestra peque ha crecido
quiere dejar el nido
huye volando...

EN EL DESIERTO ESTELLES
Autor:
Marisa Arruabarrena Elizalde



Me ahogo en las aguas saladas del desierto estellés.
No puedo respirar.
Calor, cansancio… agotada

¿Dónde estás?

¡Ay Dios mío!
¡Ay si estuvieras aquí!

En la ladera del Montejurra
te amaría,
te abrazaría,
…gozaría

¡Ay si estuvieras aquí!
lentamente
tranquilamente
y
dulcemente
te haría eso que tu bien sabes,
eso que a ti
tanto te gusta.

¡Ay si estuvieras aquí!
Aullaríamos
y
gritaríamos
toda la noche.

¡Pero no estás!

Y hoy, sin ti,
Con Urbasa frente a mi
esperaré
a tiempos mejores.


CENTRO DE ESTUDIOS POÉTICOS


C/Puenteáreas 1
28002 Madrid
España
Fax 915630764
desde fuera de España 34915630764

Correo electrónico

centro@centropoetico.com

OLAXKA-ren beste abesti batzuk...

http://www.goear.com/search/olaxka/

Zutaz oroitzean: http://www.goear.com/listen/6edc923/zutaz-oroitzean-olaxka
Zuk gora naramazu: http://www.goear.com/listen/e5be41c/zuk-gora-naramazu-olaxka
Lagun beltxarana: http://www.goear.com/listen/6d31b32/lagun-beltxarana-olaxka

2011/06/21

2011/06/15

Batek daki!!!!

-Ai, umek! Besarkada handi bat behar dut!
-Zerba, zer gertatzen zaizu?
-Zea, loteria tokatu zaigula!
-Bai??????????????


Argi dago, hauek beste mundu batean bizi dira!!!!
Edo agian, ni neu naiz estralurtarra!!!!!
Batek daki!

2011/06/13

Larunbateko kinto afarian izan nintzen.
Izan edo...
Elkarrizketa jarraitzeko ere ganorarik gabe!!!!
Egiteke nituen guztiak borborka...
Bizia, beste era batera bizitzen duenik bazen gure artean" Betaurrekoak kentzen ditudanean ez dut ezer entzuten!!! zioena bezala, bapo bizi da!!!!
Aupa Lore!!!!
Zer lore eta zer florero!!!!
Hemen dagoena LORETO!!!!
Benjondainela!

2011/05/30

Agur OLAXKA TALDEA, agur!

AMETS EDERRAK AHITZEN DIRA
ESNATZEN ZARENEAN!!!!

Zure ondoan lotan jarraitu nahiko nuke!!!!
Lastima! 


2011/05/17

NOR NAIZ NI?

GAUR ERE EDERRAK ESAN DIZKIDAZU!

Bidean barrena nindoalarik banekien gure enkontruan nolakoa izango zen; "¡Qué guapa estás!"-ekin hasiko zinen eta zure besarkada... Buaf!!!!
Gero bazkariaren aitzakitan nire-gure liburua oparituko nizun, eta zuk, beti egiten didazun bezela, urrearen ondokoa naizela erakutsi nahiko zenidan...

Ikusten? Horrelaxe izan da. Beste inork ez dizkit esaten zuk adierazten, erakusten, transmititzen eta ESATEN dizkidazun guztiak.
Zer eta nire fana zarela, nire poesiak Goierri osoari erakutsi dizkiozula, izugarria naizela... Zer ez didazu esan!

Baina, benetan, NOR NAIZ NI?

Etxekoen artean "animadora sociocultural". (¡Y ya te vale!)
Eskolan euskarako irakasle " petrala" eta tutora eta Hipi-a eta Oriokoa eta....
Lagunen artean, zein lagun? Ba al dut, bada, lagunik?
Beti lagun berriak bilatzen!
LagunaK=
1.-Lehendabiziko haiek ahaztu eta beste kuadrilaren bila abiatu nintzen garai batean.
2.-Gero bigarrenak ere ez nahikoa eta unibertsitatean topatu nuen/nituen pare bat. Haietako bakarrarekin izan nuen harreman mundiala, baina urteak aurrera, bakoitzak bere bidea eta....
3.-Kuadrilaren zantzua galdu eta lantokikoekin ere ezin harreman handirik egin, orain hilabete bat, orain aste bat, horrela ezin da adiskideetasunik lortu!!!
4.-Hala ere badut, interneten bidez garatu dudan adiskidetasun anitza: Nire euskaltzain pertsonala, Nafarroarekin lotu nauena, poesiaren mundua ireki didana eta, eta uste dut ez dagoela besterik. Ez, internetez "betiko mezutxo horiek" bidaltzen dizkidazuenak ez zarete sartzen zerrenda honetan.

Gero, ezin geldirik egon eta Tolosara, gor-mutuen hizkuntza ezagutzera. Eta han, zurrunbilo baten antzera azaldu zinen zu, nire NEREA!!!!! Behin baino gehiagotan esan izan dizut, zu ezagutu zintudan eguna ez dut sekula ahaztuko. Han etorri zinen pasarako guztiak zure haize-zarta bortitzaz astinduaz eta ene!!!!

Beste inork ez dizkit esaten zuk adierazten, erakusten, transmititzen eta ESATEN dizkidazun guztiak.

Agian,erdiak ere gezurra izango dira!
Akaso ez nituzke sinetsi behar!
Nork daki! Beti bezala haizeak eramango ditu zure hitz guztiak...

Udazkeneko orbela banintz bezala  bizi naiz.
Edonork zanpa dezakeena naiz
Edozeinek erre eta bide bazterrera bota dezakeen horixe naiz.


Baina hor zaude zu!
Eta elkartzen garen bakoitzean erakusten didazu udazken garratzeneko orbelarekin egin daitekeen guztia:
1.- Begira zure barnean dituzu ortzadarraren kolore guztiak. Horiekin collage bat egingo dugu.
2.- Gero collage hori nire Amezketako lagunari erakutsiko diot eta hainbeste gustatuko zaionez San Felicisimotik bueltan Guggenheimeko zuzendariari aurkeztu eta bertan erakusketa bat antolatuko dugu.
3.- Ondoren...

EH! Lasai, ordubiak eta erdiak dira eta lanera bueltatu behar dugu!
Akabo, printzesa Mari Errauskine izatera pasa da eta beste aldi luze batean ez du izango lilura horretan bizitzerik.

Egunerokora bueltatu da:
1.- Zer moduz galdera egingo du eta agian "ondo" xume bat entzungo du.
2.- Gero superwomana dela erakutsi beharko du eta errepasatzen lagunduko dio batari, besteari irakurtzeko esan eta...
3.-Afaria prestatu, bai "oso ondo" telefonoz...
4.-Akuaerobik
5.-Afaldu
6.-"Gaur ere ez dut ikasi" eta ohera.
7.-Goizean, "indarberrituta" 1.--etik hasiko da eta egunerokora bueltatuko da...




Ikusten? Beste inork ez dizkit esaten zuk adierazten, erakusten, transmititzen eta ESATEN dizkidazun guztiak...

2011/05/16

HEMERETZI URTE!

HEMERETZI URTE BAIEZKOA ELKARRI  EMAN GENIONETIK!

"Bai, bai nahi det" esan zenidala
hemeretzi urte pasa dira.
Oroitzen?
Orduan zeuk jarri zenituen
bertsolariak martxan
eta egun
zu zeu zara etxeko bertsolari-esatari ofiziala.

Maite zaitut ene laztana!

EGONGO EZ NAIZ BADA HARRO!!!!

20011ko maiatzaren 14a. Orioko balearen egunean.

Gaur ere zuei begira pasa dut, ez dakit zenbat denbora.

Konturatu naizenerako
hor zeundeten
zuen energia nireganaino helaraziz.
Eta gure begiek bat egin dutenean
muxu handi bat iritsi zait.

Lehenik ZU, zure bizar zahar-berri dotore horrekin
gero ZU gure txikia; hotzak zaude, baina lasai nik berotuko zaitut
eta azkenik ZU, ez horregatik azkena.

Hiru ZU =  ZU bakarra

Zuen begiradek adierazi didate
NITAZ HARRO ZAUDETELA
baita NI ERE ZUETAZ!!!!

Goiko talaia honetatik
zuek hor zaudetela ikustean...
zuei begira pasa dut, ez dakit zenbat denbora.

Maite zaituztet
eta beti maiteko
balearen pozaz
eta kantuen doinuz.

http://diariovasco.com/v/20110515/al-dia-local/ballena-vuelve-orio-20110515.html







2011/04/15

NEGARREZ ARI NAIZ...

Nekatuta nagoenean negar egiten dut.
Zure falta sumatzen dudanean negar egiten dut.
Negar egiten dut mundua aldatu nahi eta ezin dudala konturatzen naizen
bakoitzean.
Negar egiten dut umetxo hori ikustean;
                Bere bila inor ez dela joan
                             eta ez dela joango
                                             konturatu da. Baina berak ez du negarrik egiten.
                 Bakarrik dago, ez daki zer egin, non dago ama?, non dago aita?, non daude denak?

Negar egingo dut atzo guretik haserre joan zinelako.
Negar egingo dut ez naizelako gauza izango telefonoa hartu eta "zer moduz zaude?" galdetzeko.
Negar egingo dut, berriz ere, fallatu egin dizudalako.

Eta mundua aldatu nahi dudala esaten diot nire buruari.
      Nola bada, ez naiz kapaza-eta gure artekoa konpontzeko ?

2011/04/13

BARREZ LEHERTU GINEN



Gerizpean,
zure hatsaren lekuko.

Ortzia; astroak eta astroak omen daude
galaxien artean.
Kosmosa dela, ez dela...
Eta anarkismoa?

Irri isilak entzuten dira,

                                                                                 urrunean

Zure hatsa sentitzean
BARREZ LEHERTU GINEN!

Oroitzen?

2011/04/05

Besteen lurraldean munduaren jabe

"Hatsa-ren poesia" olerki bilduman parte hartzen dutenei. Egun bat "superra" iragan dugu...
Horrela hasten da atzo jaso nuen mezua. Pentsa, ni neu bertako kide...

Buruan bueltaka darabilkit; iragan da beste urte bat eta elkartu gara Senperen.
Bai, letretako handi ugari bertaratu dira eta haien artean ni(gu) xumeak..

Baina ni, ez naiz ezer.

Nire hitzak laket dituzte bestaldean,
nire esanak aitzakortzat hartzen dituzte Nafarroan,
baina
etxera bueltatzean
inor ez da jabetzen izan, banaizela
eta esateko aunitz dudala.

Zer egingo diogu, bada...

Besteen lurraldean munduaren jabe
eta gurean.....-ren pare!!!!!

2011/03/29

Preso en tu presencia

CENTRO DE ESTUDIO POÉTICOS-etik karta igorri didate. " su poema ha sido seleccionado para su publicación, por su perspectiva única y su visión artística. Creemos que añadirá importancia y atractivo a esta edición." esan didate.
Egoari hegoak hazi zaizkio... Nire printzessssak, hala esango luke, ezta?
Maiatzaren 1 baino lehen erantzun behar...
Zer esango diet?

2011/03/18

NIK ERE MAITE ZAITUT LAZTANA!!!!!!

Betikotasunean murgildurik...
Zuek gal zaitzaketedala pentsatze hutsak... 

Malkoak begietan, berriz ere!!!

Tristura nireganatu da!!!!

Gaur maite nauzula esan didazu
zure ahots goxoak
hunkitu nau.
Gutxitan esaten dizkiogu elkarri horrelakoak
eta zein zoriontsu egin nauzun!!!!

Nik ere maite zaitut laztana!
Amatxo.

2011/03/11

Xabier Lete poesia saria. Apirilak 5

http://www4.gipuzkoa.net/corporac/gnet/actNoticia.asp?c=299&p=ciu&i=e

Bertsulari esatari

Airosaren gainean pausaturik ikusten zaitut.
Zer, zu ere airoso al zabiltza?
Bertsulari  esatari
oraingoan pentsalari?
Orioko talaian
iparraldekoari  so?
Bertsulari esatari
beti  bezain  euskalari?
Airosaren  ondoan isilik ikusten zaitut .

Andoaingo etorkinak
euskaltzale bihurturik
dituzu iaztik.
Leitzarango Institutuan
egunonak
abestuz ematen dira
ordutik.

Nola esaten da?
Zein doinu du horrek?

Nik ere,
     handitzean
           horixe egin nahi dut:     abestu; zer ez badakit ere!
                                                   ligatu; inguratzen zaizkidan guztiekin!
                                                   Lanerako jaiki beharrik ez eta
                gainera eskolara joan
                                                      notaren beldurrik gabe!

Nola esaten da?
Zein doinu du horrek?

Gure amonak esaten du
bere ketxueraz
ez dela munduan
 ez gizonik
 ez erregerik
ni baino hobeto bizi denik.

Baina nire amonak ez ditu
Airosaren gainean pausatzen direnak
ezagutzen.
Zer, zu ere nekaturik al zabiltza?
esaten dit egunero.
Nire biloba alper hori
oraingoan pentsalari?

Ez, amona,
ni
bertsulari esatari
             eta  euskalari.

Eta agian, egunen batean
Airosaren  gainean
Titanic-en gisan
Gu biok banatzen gaituen itsasoaren nagusi.