Uhainezko puntila finez
bestituren ditut ene maiteak
itsasoko olatuek
dakarten sekretuaren
berri emanaz.
Krotxez eginiko
belus gorriak estaliko ditu
neguko gau hotzak.
Ehoziri-lana
amaitua denean
ezpainetako irribarreak
atonduko ditu.
Lauok bat eginik
abestuko ditugu
antzinako erromesen esanak.
Kakorratzak
bata bestearen atzetik
ondo ikasitako partchwork koloretsua
lortuko du.
Azkenean
denboraren joanean
eroapen handiz
sarri
iraunkortasun amaitezinaz
beti
eta
zorigaitzak egonarriz eramanez
egunero
senitarteko oinordetza izango den
ohe-estalki ederra lortu dugu.
MAITE ZAITUZTEDALAKO!!!
ResponderEliminarIrudimena Lehiaketa
ResponderEliminarKaixo adiskide,
Lehenik eta behin eskerrik asko Irudimena Lehiaketan parte hartzeagatik. Ekainaren 9an, larunbata, Sala Rekalde Aretoan ospatuko dugun sari banaketara gonbidatu nahi zaitugu.
Goizeko 11:00etan Irudimena lehiaketaren sari banaketa ospatuko dugu, eta ondoren, 12:00etatik aurrera kopaua (lunch)egondo da. Nahi izanez gero lagun edo familiarekin etor zaitezke.
Mesedez, bidali e-mail bat info@azkuefundazioa.org helbidera ekitaldira etorriko zaren edo ez konfirmatzeko.
Ekitaldiaren Helbidea:
Sala Rekalde Aretoa
Alameda Rekalde, 30
48009, Bilbao.
Metro geltokia:
Moyua, Guggenheim irteera.
Besarkada bat,
--
Azkue Fundazioa
Agoitz plaza, 1. - 48015 Bilbo
Tel.: 944028081 - Faxa: 944052407
www.azkuefundazioa.org
FOLLOW US ON: | TWITTER | YOUTUBE |