2012/02/29

SEKULA SANTARAKO

Ez zaitut bide bazterrean aurkitu
ez horixe!

Gure ibilaldiek 
norantza desberdina izan dute
luzaroan.
 
Karkara estuetako bitarteetan
galdu izan gara
                                                            behin eta berriz
                                                        behin eta berriz. 


Bide malkarraren ondoren
ordea
elkar topatu dugu eta
hemendik aurrera
bidekide izanen gara
sekula santarako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario