2012/03/06

Poesia egiteko grina



Barrenak askatzeko beharrak
bultzatu nau askotan
baina
behin eta berriz
behiz eta berriz
inorengana iristen ez den zerbait sortzea
benetan garratza izan da...


Horregatik

Udaberriaren usainean
musika egiten ahaleginduko naizela 
aitortu diot neure buruari.

Hau da minak arintzeko
 tresna paregabea. 
Erresumina  edekitzen du
pupua  idoki
nahigabeak debekatu
eta 
ahalegintzen bazara
atsekabeetatik libratu
eta
bihozminak erantziko dizkizu.

Horrexegatik

Udaberriaren usainean
musika egiten ahaleginduko naizela 
aitortu diot neure buruari.
Inorengana iristen ez den zerbait izaten
jarraitzen badu ere
eta jarraituko du
guztiz bestelakoa izango da 
gure artekoa. 

Paisaia eder bat ikusiz 
gozatuko dut.

Une alaiak
oparituko ditut
eta 
atsegin ematen 
saiatuko naiz.


Udaberriaren usainean
musika egiten ahaleginduko naizela 
aitortu diodalako neure buruari.



No hay comentarios:

Publicar un comentario