2012/03/31

Benito Hendaian


Tokia: Hendaia (Daniel Ugarte Frontoia)
Ordutegia: 21:00
  • Lehen partean : Hendaia, Garazi eta Baigorriko kolegioetako ikasleek, Benito Lertxundi-ren kantuak emanen dituzte
  • Bigarren partean, Benito Lertxundieta bere musikariak

2012/03/25

Argi-ilun


Musika: Julen Alonso
Letra: Goiuri Unanue
www.goear.com/listen/7bca5e8/argi-ilun-julen-alonso

2012/03/24

Gure alabak

Bi alaba oso eder ditugula esan zidan aurrekoan nire lagun handi batek. Biak oso desberdinak, baina ederrak. Zaharrenak "shik"a omen du eta gazteenak goxotasuna. Hori bai udaberriko landareen izerdi freskoa edo berria omen dira!!!

2012/03/20

Hileta elizkizuna

Herritar baten entierroan izan naiz,
bakarrik...

Aurreko Gabonetan kalean ikusi nuenean beregana joan eta bi muxu eman nizkion, "porque sí" eta gustura geratu nintzen. Aurtengo Gabonetan, ordea, ez dakit zergatik, gauza bera egiteko gogoa izan nuen, baina ez nintzen ausartu.

Eta orain damu naiz.

Gaur zin egin diot nire buruari ez dela berriz gertatuko.

Negarrez ari naiz
min ematen dit
gaitza malapartatu honek eraman du beste bat
                                                                      eta beste bat
                                                                                           eta beste bat.

Gainera Orion
asteleheneko gorputzak beste bat izaten du berarekin...

Joxe Miguel Britt, goian bego!

2012/03/13

Hutsunea betetzen

Mundu galaktiko honetako nire lagun berriak dioen moduan:


"Negarrez sortzen gara
eta negarrez hustutzen gara 
gero betetzeko....."

2012/03/09

2007ko urtarrila

2007ko haiek nire hasiera poetikoa izan ziren. Orduantxe konturatu nintzen idazten ari nintzena ez zela betiko neurrikoa...

Ezin nuen arnasik hartu,
ezin nuen bizi,
hiltzen ari nintzen...
eta barrenak askatzeko bide bat
                                                                                                     aurkitu nuen...

Now

Orain
kosta egiten zait
negar egitea.

2012/03/08

Itsasoko lamiak

Itsasoko lamiek marinelen belarriak ferekatzen dituzte. Eta ni ere fereken zain nagoelarik aitonaren irrati zaharrari begira nagoela konturatu naiz. Orduan, klik magikoaren ostean… udaberriko loreei darien usainak erleak erakartzen dituen moduan zure hotsak gozatzen du nire belarria. Ahots gozo, xamurra, amets erotiko onenaren musika. Jadanik ez dut ferekarik behar!
Sarri, zure marmarrak esnatzen nau. Amets gaiztoetatik, batzuetan, amets goxo eta ezti eta umeletatik besteetan. Eta egunak aurrera egiten duen heinean, gaua iritsi eta lokartzeko desiran goiza noiz iritsiko egiten dut amets, zurekin noiz elkartuko, zu noiz sentituko … Ametsetan nirekin zaitut, baina halere ezin gailen zaitzaket. Eta goizean, argia hasten denean, ez argia hasi baino lehen, entzuten zaitut; esna nauzu, berotu, goxatu…
……………………………..
Atzo aitonaren irrati zaharrari klik egin ostean, eguna argitu ondoren zure kide batek hauxe esaten zuela entzun nuen: “ Kulturik gabeko hizkuntzak esanahi handirik gabeko hitzak ematen dizkigu, arimarik gabeko hitzak, benetako zentzurik gabeak…” Zure aitzakia hartuta argi ikusi dut gurearekin kapaza izan naizela arimadun hitz hauek sortzen…