Uhainezko puntila finez
bestituren ditut ene maiteak
itsasoko olatuek
dakarten sekretuaren
berri emanaz.
Krotxez eginiko
belus gorriak estaliko ditu
neguko gau hotzak.
Ehoziri-lana
amaitua denean
ezpainetako irribarreak
atonduko ditu.
Lauok bat eginik
abestuko ditugu
antzinako erromesen esanak.
Kakorratzak
bata bestearen atzetik
ondo ikasitako partchwork koloretsua
lortuko du.
Azkenean
denboraren joanean
eroapen handiz
sarri
iraunkortasun amaitezinaz
beti
eta
zorigaitzak egonarriz eramanez
egunero
senitarteko oinordetza izango den
ohe-estalki ederra lortu dugu.