2012/02/24

Ordenagailuari atsedenaldi bat eman diot.


Baina,
bai hemen naiz
berriz ere.


Ohe-estalki eder hau egiteko
 hartu dut astia.

Eta
bai,
iritsi da eguna.
Etxeko tresneria berritu dugu.

2012/02/21

Kontzerturako sarrerak!



Larunbatean Zarautzen Ken Zazpi ikustera joateko zorte dute gure hiru lagunek: Marisa Arruabarrena, Itziar Lahidalga eta Sara Zenarruzabeitia izan dira zozketa irabazleak, zorionak hiruoi!!!

2012/02/20

OHE-ESTALKIA


Uhainezko puntila finez 
bestituren ditut ene maiteak
itsasoko olatuek
dakarten sekretuaren
berri emanaz.

Krotxez eginiko
belus gorriak estaliko ditu
neguko gau hotzak.

Ehoziri-lana
amaitua denean
ezpainetako irribarreak 
atonduko ditu.

Lauok bat eginik
abestuko ditugu
antzinako erromesen esanak.

Kakorratzak
bata bestearen atzetik
ondo ikasitako partchwork koloretsua
lortuko du.

Azkenean
denboraren joanean
eroapen handiz
sarri
iraunkortasun amaitezinaz
beti
eta
zorigaitzak egonarriz eramanez
egunero
senitarteko oinordetza izango den
ohe-estalki ederra lortu dugu.


2012/02/15

Poesia

Poesia ez da literatura.
Poesia bizitza bera da.
Bai horixe!
Ainararenean oinarritu naiz.

ETXEKOANDREA



ETXEKOANDREa izan nahi dut
eta gure etxea zaindu.
Gurea izan dadila
txitoen kabi gozoa
gurea izan dadila
nire maitearen ohatze ederra!!!



2012/02/12

SUAREN BILA. Benito Lertxundi

Suaren bila atera ziren
Surik etzuten haiek
Ikusmenaren mugaz gaindi
Dauden lurretara, lurretara, lurretara…

Metalik gabekoak ere
Berdin egin zuten
Baita garia falta zuten
Haiek ere, haiek ere, haiek ere…

Ura behar zutenak, denak,
Bizi irauteko
Beharrezkoaren bila
Irten ziren, irten ziren, irten ziren…

Maitasun bila ere
Abiatu omen zen norbait
Oraindik ez baitzen jakina
Maitasuna bilatu gabe
Aurkitu beharreko zerbait dela
Benito Lertxundi

2012/02/03

Groucho Marx


Groucho Marx se sentía orgulloso de sus orígenes: " Mi madre era alemana, mi padre francés. se conocieron y ninguno entendía al otro, así que se casaron"

2012/02/02

ATSEGIN DUT!

“Ausardia izango litzateke, poeta naizela esatea, gertatzen dena, poemak idazteko atrebimendua daukadala.” Eukene Lizeaga

2012/01/27

AURTEN KONTXA IRABAZTEKO MODUAN!!!!!


 


Kontxa irabaziko dugu

Ekaitzik handiaren aurrean ere
txikienetik hasi eta
zaharrenera
denok batera
arraunari tira.


Nahiz proela
hala hankeko,
nahiz patroi
hala mutil
arraunari eman
behin eta berriz..

Tripulazio honen
tankateko galantekin
dantzan ibili behar
     toletak
 estropuak
brankak
eta
arraunak.

Itsasoaren zurrunbiloa
Kresalaren usaina
ez da ez  bat ere erraza izan
tira egitea.

Irlaraino iristea
izugarria izan da
hala ere
lehengo txanpari aurrea hartu,
bigarrena ere
gainditu.


Puntetarako bidean
erritmoa behar dugu moteldu
ziaboga ondo ematea
da gure helburu


Adi;
arraunkada sakona
laister
ziabogarako prest.

Patroiak oihuka
Ziup-ziup
sartu barruraino,
eman.
Ziup-ziup
xuabe, baina sakon
eman.
Ziup-ziup
erritmo bizia
eman
eutsi
xuabe
sakon

Patroiak oihuka
Adi;
arraunkada sakona
baliza bertan da
ababorrak tinko
istriborrak eutsi

Patroiak oihuka
Adi;
arraunkada sakona
itxi-itxian
puntakoaren lana
patroiak eraman.

Patroiak oihuka
baliza kanpotik
guazen.

Itsasoaren zurrunbiloa
Kresalaren usain sarkorra

Ziup-ziup
erritmo bizia
eman
eutsi
xuabe
sakon

Adi;
arraunkada sakona
eman,
baliza atzean,
lortu dugu.

Ababorrak eta
istriborrak ,
denak
patroiari
so egin.

….

Irlarako bidean
haizea aldeko dugu.
Patroiak oihuka:
Hau irabazia dugu.
Olatua gainean,
harrapatu beharra zion!

Tira, eman
Eman.
Eutsi.
Bat, bi,
bat,bi.
Eman.
….
Lortu dinagu
Lortu diagu.

Gure etxean
nahiz Donostian,
beti bezala,
denok
elkarrekin.

Txikienetik hasi eta
zaharrenera
bat eginda
betiko lez
eta
nola ez

KONTXA, BEHINGOZ,
GUREA DUGU!!