2010/12/22

LIZARRAKO BASAMORTUAN




Lizarrako basamortuko ur gazitan itota nago.
Arnasarik gabe.
Beroa, nekea, ezina.

Non zaude zu?

Ene! Hemen bazina,
 Jurramendiko magalean
maitatuko zintuzket, laztanduko, gozatuko!!!!

Hemen bazina,
astiro-astiro
lasai eta goxo
egingo nizuke zuk dakizun hori
zuri hainbeste gustatzen zaizun hori!

Ene! Hemen bazina,
irrintzika eta aieneka jardungo ginateke!

Baina ez zaude!

Eta gaur, zu gabe, Urbasa aurrean dudalarik
garai ederren zain egongo naiz.

2010/12/14

EMANGO DIZUT ESKATZEN DIDAZUN GUZTIA


Haize ero, haize zakar honek
eramanen ditu nire gogoak.

Minaren mentura
Ezinaren paradisu.

Haize zakar-bortitz
utz nazazu, behingoz   bakean!

Teilaturik gabeko etxea naiz
sugarrik gabeko supazterra
etsaien paradisu
Gaixoaren maitale.

Maite nazazu urrunago.
Har nazazu zure magalean,
 baina
hurrengo batean.

Egizu nirekin nahi duzuna, ez orain, ordea!

Argirik gabeko ipurtargia,
marrarik gabeko zebra
kantatzerik ere ezin duen txoritxoa naiz ni
zu gurean zaudenetik.

Zalantzak bor-borka,
Ezina,
gurean,
egunerokoa.


Zu gurean ez zaudenean
ez da munduan gizonik
erregerik
ez printzerik
ni baino hobeto denik!

Baina zertara etorri zara Haize Zakar?
Zer nahi duzu Haize Bortitz?

Nik
trukean
 emango dizut
eskatzen didazun guztia.

Baita nire bizitza ere!
Hartzazu eta eraman ahalik eta urrunenera,
baina
arren
egizu kabia beste nonbaiten!

2010/12/04

I BELIEVED IN MIRACLES

Bakarrik nago, nahi duzu nire ondora etorri?
Bakardadeak indartsuago egiten gaitu.
Aspaldi ez nintzen hain bakarrik sentitu, baina eskuen artetik ihes egiten didan area bezalaxe berreskuratzen hasia naiz.

2010/12/01

Uste baino lehen

Laster, orain ezinezkoa dela iruditzen bazaizu ere,
urrunean argia ikusiko duzu.

Agian ez da izango zuk nahi duzun koloretakoa,
eta ziurrenik ez du zuk nahi duzuna argiztatuko.

Ziurrenik,
beste altxor bat, beste eguzki errainu bat topatu duela ondorioztatuko duzu
eta amildegi ertzean ikusiko duzu zeure burua.

Baina badakizu
geurean
aldapa latzena atzean utzirik dugula
eta honek indarberritu baino ez zaituela egingo
eta orduan
tunelaren ahoan ez dagoela argirik ondorioztatuko duzu.

Zergatik, bada?
ZU ZEU ZARELAKO ARGIA.

Bai, garai batean,
aintzinean,
                                      tunel ilun
                                                   ainubetsu
                                                                 goibeltsu
eta zergatik ez,
                                                                           maltzurra zen hura,

hemendik oso gutxira, zuk uste duzuna baino lehenago,

kabi gozo
                ezti
                         argitsu
eta                                           dirdiratsua izango zarelako.

Maite zaitut.

2010/11/30

Kartoizko betaurrekoak ote ditut?

Nire ustez
zu ez zara gardena,
nire uste apalean
zu ez zara ikustezina
nire aburuz
zu ez zara, inola ere, zehargia.
Beraz, nolatan ez zaitut ikusten?
Kartoizko betaurrekoak ote ditut?
Zuri begira nago, baina ez didazu jaramonik egiten!

2010/11/29

Gaur kezkatu egin naiz!
Zure ondora iritsi naizenean, mamu bat jiran zenuela iruditu zait.
Betiko mamua!
Atea itxi duzu, ez danbatekoz,
baina
itxi egin duzu!
Ixil-ixilik.
Inork antzeman ez dezan?
Gaur,
berriz ere,
kezkaturik nago!

2010/11/23

AMILDEGIAREN ERTZEAN

Amildegiaren ertzean zudenean
Amildegiaren ertzean zaudenean
oroitu zaitez etxekoez.
Amildegiaren ertzera iristean
begira ezazu atzera.
Ikusten? 
Bada beste errealitate bat, 
bai, bada.

Eta ondo begiratzen baduzu
 gainera,
zure herria non dagoen ikusi ahalko duzu.

Ez, ez gara hain desberdinak,
nik ere izan nuen zure adinean une-garai kaxkar bat
Baina barraren puntara iritsi eta atzera begiratzean...
maite ninduten guztiak ikusi nituen niri begira!


Eta amildegiaren ertzean nengoela pentsatzen nuen une hartantxe
itsasoaren magalak besarkatu ninduen
eta
kresalaren usain sarkorrari esker
zenbat maitatuko zintudan jakin nuen.

Bai, zure mina neurea da,
zure ezinegonak ito egiten nau
zure haserreak bihotza kuzkurtzen dit
eta konturatzen naizenerako
kaletik zehar banoa, ni neu bakarrik 
hankak arrastaka eta burua guztiz galduta...

Baina orduan,
garai batean bezala
barraren puntaraino iritsi naizela konturatu naiz 
eta
itsasoaren kresalak gogorarazi dit 
ZENBAT MAITE ZAITUDAN!

Itzul zaitez nigana nire pittina
zuri esker jakin nuen zer den ama izatea
eta orain
ama izateaz disfrutatu nahi dut.
Baina horretarako zu nire alboan 
BEHAR ZAITUT!

2010/11/19

EUSKADI IRRATIAn Olatz Zugasti

http://www.eitb.com/multimedia/audios/2010/11/19/379814/OLATZ-ZUGASTI_20101119_141106.mp3
EUSKADI

Olatz Zugastirekin gau hotzenean ere...

2010/11/17

Gau hotzenean ere. Olatz Zugasti

"http://www.eitb.com/bideoak/kultura/eitb-kultura/osoa/542793/eitb-kultura-olatz-zugasti"

Euskal Kantu Txapelketa

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/11/15/ocio-y-cultura/cultura/la-14-edicion-de-euskal-kantu-txapelketa-ya-tiene-a-sus-finalistas


2010/11/08

POESIA NOLA IRAKURRI


Poesia
nola irakurtzen da?
Galdetu didazu.

Ederra galdera!

Zein ote erantzuna?

Nik ez dakit
kosmosari
galaxiari eta
anarkismoari buruz.

Ezer.

Besteek horietaz idazten dute…

Nik ez dakit
hitz horien guztien esanahia.

Ezjakin bat baino ez naizela,
besterik ez dakit.

Eta poesia
nola irakurtzen den
galdetzen didazu?

Zer erantzun?

Begira;
nik, idatzi,
barne indarraren eraginez
idazten dut;
sarri, negarrez.

Gero, trantzetik irtetean
ordenagailuaren pantailari so egin
eta
nor da honen guztiaren egilea?
Zein doinu, erritmo edo musika du honek?

Ene!

Ezjakin hutsa naizela,
besterik ez dakit.

Zure galdera bera
egiten diot nik neure buruari;
nola irakurtzen da, bada?

Begira;
Poesia ez dela irakurtzen
esango nizuke.

Poesia
bizitu egin behar da
                                                       sentitu
                                                                                   sufritu
                                                                                                                    gozatu

Eta nahi baduzu,
… biok elkarrekin!

2010/10/27

OJSK

I


            Gure amatxik gordeta zituen zenbait idatzi bilatzeak benetan  harritu nau. Amak esanda bagenekien berari idaztea gustatzen zitzaiola, baina herriko aldizkarirako eta horrelakoetarako  baino ez zuela idazten uste genuen.


OJSK. Miren Elizalde

2010/10/25


-Alde egin behar dugu-esaten zuen Domingok.
Askatasuna lortzeko konjuriozko hitzak ziren horiek. Konjurioa eta zina beharko ziren handik alde egiteko , ordea.
Urdaibaiko ipuin eta kondairak. Edorta Jimenez

2010/10/23

Olaxka taldea eta Olatz Zugasti

Olaxka taldea

http://www.eitb.com/bideoak/kultura/musika/osoa/527165/olatz-zugasti-olaxka-taldeak-lagunduta-dator-lan-berrian/#comments

2010/10/20

Korreoetan ailegatzen zaizkidanak:


"¡La vida no se trata de cómo sobrevivir a una tempestad, sino cómo bailar bajo la lluvia!"
La poesia es el arte de calmar el alma

2010/10/18

Kontu honek zer pentsatua eman dit...

Qué estúpidas son la borracheras solitarias, hacen que uno piense demasiado y tenía razón Poe: creación literaria y alcohol forman un c-coctel peligroso, se ve todo de manera dramática. Y sombras donde no las hay.
Juego de niños. Carmen  Posadas

 Ziur al zaude ikusten dituzun itzal horiek ez direla benetakoak? Aspaldiko esaerak dio umeek eta mozkorrek diotela beti egia, ezta?? 

2010/10/15

Dicen que los personajes que los escritores crean con sus alter ego, el compendio de todo lo que les gustaría ser y no son,(...)
(...) porque una de las cosas má agradables de su oficio de escritora, en realidad la única (...) era ser la primera y más sorprendida lectora de aquello que escribía.
Juego de niños. Carmen Posadas

2010/10/13

Ametsa

...eta sarritan amets egin dut airean zehar hegaz nindoala, eta noiz edo noiz amets egin dut nire ametsak ez zirela amets huts, egiazkoak baizik, eta...
                                                

Urdaibaiko ipuin eta kondairak. Edorta Jimenez

2010/09/27